
Irakur ezazue Indiako ipuin hau eta gogoeta eta ondorioak atera itzazue.
NARRATZAILEA: Ba zen behin, Indiako herrixka batean elkarrekin bizi ziren 6 jakintsu. Itsuak guztiak. Egun batean, kanpotar batek inguru hartan ezezaguna zen animalia eraman zuen herrira: elefantea.
Jakintsu guztiek jaikn nahi zuten animalia hura nolakoa zen, baina itsuak izanik, nola egin?
LEHENENGO JAKINTSUA: “Badakit zer egingo dugun! Ukimenaren bitartez ezagutuko dugu, horrela animalia ezezagun hau nolakoa den jakin ahal izango dugu”.
JAKINTSU GUZTIEK (batera): Ideia ona benetan!
NARRATZAILEA: Esan eta egin. Guztiak animaliarenera hurbildu ziren eta ikutu egin zuten. Lehengo jakintsuak elefantearen belarria ikutu zuen eta handia eta laua zela konturatu zen. Horrez gain, astiro aurrera eta atzera mugitzen zen zerbait zela ohartu zen.
LEHENENGO JAKINTSUA : Elefantea abaniko bat bezalakoa da!
NARRATZAILEA: Bigarren jakintsuak hanka bat ikutu zion eta berehala esan zuen:
BIGARREN JAKINTSUA: Ez! Zer abaniko eta zer arraio! Animalia hau arbola bezalakoa da!
NARRATZAILEA: Hirugarren pertsona, bitartean, elefantearenera hurbildu zen eta buztana ikutu zion esanez:
HIRUGARREN JAKINTSUA: Biok oker zaudete! Argi dago elefante soka modukoa dela!
NARRATZAILEA: Momentu horretan, elefantea letagina laugarren jakintsuaren eskuan sartu zuen eta...
LAUGARREN JAKINTSUA: Ai, ene! Ziztatu egin nau! Seguraski elefantea lantza baten antzekoa da!
NARRATZAILEA: Bostgarren jakintsua elefantearen gorputz handiaren ondoan esan zuen:
BOSTGARREN JAKINTSUA: Ez, ez, ez. Guztiok zaudete erratuta.Elefantea horma altu baten antzekoa da.
NARRATZAILEA : Bitartean, seigarren jakintsuak behin eta berriro elefantearen tronpa laztandu zuen eta horrela hitz egin zuen:
SEIGARREN JAKINTSUA: Inor ez dago zuzen. Egia esan, elefantea suge handi baten modukoa da.
LEHENEGO JAKINTSUA: Ez. Abaniko erraldoia da!
BIGARREN JAKINTSUA: Tontakeria! Arbola erraldoia da!
HIRUGARREN JAKINTSUA: Gezurra! Soka handia besterik ez da!
LAUGARREN JAKINTSUA: Mesedez, lantza bat da!
BOSTGARREN JAKINTSUA: Oker zaudete. Horma handi-handia da!
SEIGARREN JAKINTSUA: Ni, berriz, sugea delakoan nago.
JAKINTSU GUZTIAK (batera) Guztiok zaudete oker, ni bakarrik nago zuzen!
NARRATZAILEA: Horrela jakintsu guztiek elkarri ohiuka gaua igari zuten eta ez zuten inoiz lortu elefantea benetan nolakoa zen jakitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario