2007/02/17

BESTELAKO INTELIGENTZIA: Adimen EMOZIONALA




Definizioa:

“Emozioa sentimendua da eta sentimendu horrek egoera biologikoak, egoera psikologikoak, pentsamenduak eta jokaerak sortarazten ditu.” Goleman-en hitzak dira.

Azalpena:

Zerebroaren eta jokabideen ikerketetan oinarrituz, autoreak azaltzen du zergatik adimen-koziente handidun pertsona batzuek bizitzako hainbat arlotan porrot egiten duten eta beste batzuek, adimen-koziente txikiagoa izanez, arrakasta izaten duten.


Inteligentzia emozionalaren kontzeptuan beste trebetasun batzuk sartzen dira: sentimenduak, bultzaden kontrola, autokontzientzia, motibazioa, grina, pertseberantzia, enpatia, etorria, etab. Trebetasun horiek eta egokian sozializatzeko beharrezkoak diren izaeraren berezitasunak egituratzen dituzte: autodiziplina, errukia edo altruismoa, adibidez.

No hay comentarios: